AGENDA 21

 MAIATZAREN 25ean, EIBARKO UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN “AGENDA 21”eko UDALBATZA IZAN ZEN. BERTAN  HERRIKO IKASTETXEETAKO ORDAEZKARIAK IZAN GINEN.

Ikasturte honetako proiektua  iazkoaren jarraipena izan da, baina gaia sakontzeko aukera izan dugu eta  ikasturtean zehar “BIODIBERTSITATEA  ETA  GEODIBERTSITATEA” ren inguruan lan egin dugu.
Hiru  gaien inguruan aritu gara; alde batetik gure inguruko bizidunak hobeto ezagutzen, gure hondakinak murrizten eta ondo bereizten eta gure ortuari etekin handiena ateratzen.

1.- Ze gutxi dakigun gure lorategietan ditugun loreetaz, inguratzen gaituzten  basoetako zuhaitzen izenak eta ezaugarriak eta zer esanik ez bertan bizi diren animalietaz. Honen inguruan irteerak, horma irudiak, txartelak… egin ditugu  gauza hauetaz informazio gehiago izateko.

2.- Urteroko gaia da, baina oraindik lan handia dago egiteko. Gela guztietan, pasilloetan zakarrontziak ditugu, baina badakigu hondakin bakoitza nora bota? Eskolako “Ate Zabalik” egunean krispetak banatzeko edalontzi berrerabilgarriak erabili ditugu eta honela paper pilo bat aurreztu dugu.

3.- Bost urteko eta Lehen Zikloko ikasleak eskolako ortuaz arduratu dira. Ikasturtean zehar tomateen, azenarioen haziak lortu dituzte eta gero hauek erein egin dituzte. Letxuga landareak landatu dituzte eta ederrak egin direnean entsalada goxoak prestatu dituzte.


HONEN INGURUAN HAU DA UDALETXEARI PROPOSATU
DIOGUNA:
Gure eskolan,gimnasioaren atzealdean bi berdegune ditugu. Gaur egun dauden bezala gu ezin gara bertara sartu, leku aldapatsua eta bertan zulo batzuk daudelako. Udalari ondorengoa eskatzen diogu: leku hauek egokitzea ortua martxan ipintzeko



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina